Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
4.1.3. Bazkidetutako adinekoak gizarte-partaidetzarako
HARTU-EMANAK,, adinekoen etengabeko ikaskuntzarako eta gizarte-partaidetzarako elkartea da, 2002. urtean sortua. Gizarte parte-hartzaileagoa, demokratikoagoa eta solidarioagoa sustatzeko egiten du lan, gizarte-partaidetza aktiboaren, etengabeko ikaskuntzako proiektuen garapenaren eta elkarteko kideek, oro har, gizarteari, eta batez ere, belaunaldi berriei, esperientzia transmititzearen bidez. Bizkaian dago.
2006. urtean, "Adinekoak eta Gizarte Zerbitzuak" izeneko lan-talde bat sortu zen. Talde horretan, AMALekin lotutako alderdiak aztertzen dira, besteak beste.
Elkarte horrek bidali digun balorazioan landu dituen gai nagusiak azpimarratuko ditugu:
– Legearen alderdi hauek positibotzat jotzen dituzte:
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia eta arreta sustatzeko eskubidea biztanleriaren eskubide subjektibo gisa aitortzea.
• Mendekotasun-graduak definitzea.
• Prestazioen eta zerbitzuen katalogo bat ezartzea.
– Biztanleria pozik eta itxaropentsu zegoen AMALek eskaintzen zituen aukerak ikusita, baina orain etsita, mesfidati eta kritiko dago erakundeen aurrean, legearen aplikazioan izandako atzerapenengatik eta adostasun ezagatik.
– Ez du zehazten irizpide objektiboen bidez banakako mediku-txostenaren gizarte-ingurune osagarriaren balorazioa.
– Elkarte horren ustez, adinekoen eta hirugarren sektorearen elkarte-mugimenduaren ordezkaritza AMALen 40. artikuluan jasotako Kontsulta Batzordean egon beharko litzateke. Oro har, ezinbestekoa da Adinekoen Elkarteen parte-hartzea eta ordezkaritza hobetzea Kontsulta Organoetan eta Aholku Kontseiluetan.
– Denbora-horizontea, egun 8 urtetan ezarria, 6 urtera aurreratu beharko litzateke, AMAL erabat ezartzeko.
– Eusko Legebiltzarrak abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, onartzea oso positibotzat jotzen dute.
– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema orokortzeko epea, indarrean sartu zenetik hasita 8 urtekoa, ez litzateke handiagoa izan behar 5 urte baino.
– Gizarte- eta osasun-espazioa ez da behar adina arautzen eta espazioa horren garapenaren etorkizuna zalantzazkoa da.
– EAEri dagokionez, ez da sumatu aurrerapenik gizarte- eta osasun-espazio horren garapenean. Gizarte- eta osasun-esparruaren artean loturarik ez dagoela ikusten da, batez ere gaixoari arreta emateko jarraibideei dagokienez, osasun-egoerak aldaketak (okerrera egitea edo onera egitea) izaten direnean.
– Balorazio-prozeduren eta banakako arreta-plana egiten gehiegizko atzerapena.
– Udaletan egoitza duten oinarrizko gizarte zerbitzuetan hasierako kolapsoa.
– Etxeko laguntza-zerbitzuen ahulezia, nahiz eta adinekoek beren autonomia indartzeko eta ingurune naturalean egoteko gehien eskatzen duten zerbitzuetako bat izan. Premiazkoa da zerbitzu hori hobetzea.
– Baliabide ekonomikoen hornidura ez da nahikoa; beharrezkoa da finantzazio publiko iraunkor bat bermatzea.
– Egun, gaitasunak administrazio publikoen artean banatuta dagoen modua ez dela egokia uste dute, eta erakundeen arteko koordinazioa eta harmonizazioa zailtzen duela. Gainera, sistemaren eta baliabideen eraginkortasuna arriskuan jartzen du.
– Informazio-, orientazio-, balorazio- eta diagnostiko-zerbitzuak hobetzeko beharra dagoela ikusten da, bai eta oinarrizko gizarte zerbitzuen zeregina indartzekoa ere.
– Beharrezkoa da etxean bizi diren mendeko adinekoei, eta beren familiei edo zaintzaileei arreta eta laguntza emateko programak indartzea eta sendotzea, batzuen nahiz besteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Eredu ona da Bizkaiko Foru Aldundiko ZAINDUZ programa.
– Komeni da biztanleriaren arreta hobetzea, dagozkien organismoak premiatuz beren web-orrietan ageri den informazioa beti eguneratuta izan dezaten, batez ere indarrean dagoen araudiari dagokionez.